XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nere oporaldia Turkia`n EGAÑA`tar Gotzon`ek.

LUTELESTIA ta bestelako gizarte-arloak ikasteko ez omen da batetik bestera erriz-erri bidaiak egitea bezelakorik.

Esanai onek ezin esan bere egi-apurra baiño zerbait geiago ez dakarrenik.

Baiñan, ez da lutelestia ikasteko asmoz jendea bidaiak egitera jartzen danik; eguneroko atzera-aurrerak, danak berdintsuak, apurtu edo-ta aztutzeko, lanari iges-egiñaz turismoaren egoalez gorputz-gogoa berriaize indargarriz betetzeko baiño.

Ta ba-da baztarretan ibil-gogoa, txango-zaletasuna, adur-miña.

Ta aitzaki bezela, atseden-irrika!.

Onek bai bultzatzen gaituala danok lau aizetara, onek bai udaldi-ametsean murgiltzen, baiñan ez epe luze baterako ez, oporraldi motz baterako baizik, bidaiak berak bait-dakar azken muga bezela, ez beiñere ikusgabeko zer ori, ez urrutiko aidekai edo-ta ondartza exotiku ori, baizik-eta gauzak eta gauzak ikusgarrienak eta miñenak biotz-zokoan jaso ondoren, andik-ona ola-alako atsedenaren billa ibilli ondoren, etxera gogoa.

Bai! Etxemiña! Eta auxe da, gure erria da, gure etxea da edozein bidairen azken kai edo irrikarik pozgarriena.

Esan dezagun garbi: gure betiko bizilekua da, gure eguneroko bizitza da, zinki, nolanaiko bidai eder eta miragarrienaren ondorengo azken poza.

Auxe, bai noski, sarri eta itz murriz esan oi dana: txangoaldiak dakarren ederrena etxera biurtzea da.

Esandakoaz ondo sinistuta egonarren jarri ginduzun urrutira bidean.

Eta oraingo ontan Turkia genduan barren kilikagarri.

Igeldo`ko don Fabian jatorrak gertamen guziak egiñik alkartu ginduan.

Askotxo giñan.

Eundik gora.

Barzelona`ko kai zabalean itxasontziratu ginduzuten turkiar ontzi txuri ta egoki batean.